XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARIKETAK

i.- Sei zorion-testu dituzu hemen.

Irakur itzazu, nolako formulak ageri diren ikusiz, eta erantzun amaieran egiten diren galderei:

A.

(Irratian) [...] Amaitu da partidua: 22 eta 20 irabazi du Roberto Elorzak.

Bikaina izan da partidua...

Hemen dugu gurekin irabazlea:

-Zorionak, Roberto.

Primeran jokatu duzu.

-Eskerrik asko.

Bai, ondo atera zaizkit gauzak.

-Erraz irabazi al duzu?

-Ez, zaila izan da partidua, uste baino gogorragoa.

Tanteoa ikusi besterik ez dago...

Kontrarioa ere oso ondo ibili da.

-Zaila izango zen, baina zu aurretik joan zara beti...

-Bai, horrela izan da.

Hasieratik atera diot alde txiki bat eta eutsi egin diot gero alde horri.

-Bueno, Roberto, zorionak berriz ere eta suerte ona izan hurrengo partiduan.

Ea irabazten duzun hori ere.

-Saiatu faltan ez da izango...

B.

-Zorionak, Mirentxu.

Hemen duzu aita eta bion oparia.

Ireki ezazu, ea gustatzen zaizun...

[...]

-Oso polita da.

Hauxe da nahi nuena.

Eskerrik asko, ama.

Mila esker, benetan!

-Bueno, pasa ezazu egun ona zure laguntxoekin eta beste urte asko bete ditzazula.

C.

-Egun on, Kristina, eta zorionak.

Bilboko Saria irabazi duzula entzun dut.

-Bai, hala da.

Lehen saria eman didate...

-Zenbat koadro aurkeztu zenituen?

-Bi.

Irabazi duena, Hodeien sinfonia, eta beste bat.

Hau da irabazten dudan bigarren saria.

Lehenbizikoa orain hamar urte irabazi nuen, hasi berria nintzenean.

-Eta zeinek egin dizu ilusiorik handiena, hasierako hark ala oraingo honek?

-Ez dakit, bada..., hark beharbada.

Hogei urte besterik ez nuen orduan eta animo handia eman zidan saria irabazteak.

Orain lasaiago hartzen ditut gauzak.

D.

-Kaixo, Kepa.

Urrezko ezteiak ospatu berriak omen zarete...

-Bai, joan den hogeian bete ziren 50 urte ezkondu ginela.

-Zorionak, orduan.

Merezi bezala ospatuko zenuten eguna, noski...

-Bai, primeran pasatu genuen.

Festa ederra egin genuen.

Eta horixe gustatzen guri...

-Bueno, urte askoan segi dezazuela horrela.

-Eskerrik asko!